Banakako kontsultarako arrazoiak

Antsietatea: arnasa hartzeko zailtasunak, erlaxatzea zaila da, denbora guztian egonezina edo kezka daukazu.

Depresioa: eguneroko erronkei aurre egiteko motibaziorik ez, triste zaude, bizitzaren gauza atseginak disfrutatzea zaila da, pentsamendu ezkorrak dituzu edo energiarik ez daukazu.

Estresa: laneko edo bizitzaren erronkengatik gaindituta sentitzen zara, lo hartzeko zailtasunak dituzu, giharretan askotan mina eta tentsioa daukazu…

Gatazkak kudeatzeko zailtasunak: harremanetan ematen diren desadostasunen aurrean blokeatzen zara, konpondu ezin dezakezun gatazka egoera batean zaude (zure bikotearekin, lanean…)…

Dolua: zure bizitza kalitatean eragina duen galera bat izan duzu, denbora pasa da gertuko pertsona bat galdu zenuenetik, baina ez duzu gainditzen…

Egoera traumatikoak: gertakizun traumatiko bat bizi izan duzu (agresioa, istripua…) eta behin eta berriz etortzen zaizu burura, hau dela eta blokeatuta, haserrekor, edo alerta zaude, zure inguruan gertatzen denarekin pendiente.

Lotsa: besteengana hurbiltzea eta zaren bezala zure burua agertzea kostatzen zaizu, giza harremanak zailak dira zuretzat.

Hezkuntza eremua

• Eguneroko egoeren aurrean edo eman daitezkeen egoera zailak (haur edo nerabe babesgabetasunaren susmoa, bullying-a…) kudeatzeko hezkuntza zentroetan aholkularitza lanak egiten ditut.

Irakasleekin lan egiten dut, bai, beraientzat interesgarriak diren gaietan formakuntzak eskeiniz, bai, estres eta antsietate egoerak beraiekin landuz. Eremu honetan dudan esperientziagatik, oinarrizkoa iruditzen zait inguru honen eta bertako langileen zainketa.

Colegio_700

Enpresa eremua

Langileengan eragina duen egoera traumatiko (laneko istripua…) baten aurrean, zure langileei laguntzarako lan terapeutiko bat eskeini diezaiekezu. Traumari aurre egiteko pertsonekin lan egin ahal izatea haien osasuna eta enpresarena hobetzen laguntzen du.

Saioak Online

Ezin baduzu kontsultara mugitu saioak online egiteko aukera ere eskeintzen dut.

sesiones-online-cast-ok-web

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies