Amaia Alejos: Psikologa Sanitariaoa

Amaia Alejos naiz, Eusko Jaurlaritzak ziurtatutako psikologa sanitarioa eta Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko kidea (GZ 02214 zenbakiarekin).

Psikologia ikasketak 2000. urtean bukatu nituen. Ondoren, familiekin lan egiteko teknikak ikasi eta Eskuartze Sistemikoetan Adituaren tituloa lortu nuen Euskadi eta Nafarroako Famili Terapia Eskolaren bidez. Deustoko Unibertsitatean Orientazio, Gainbegiratze eta Coaching-eko Espezializazio lanak egiteko ikasi nuen, banakako edo talde zailtasunak hobetzeko aholkularitza teknikak ikasiz.

Nire kontsultan ezagutza guzti hauek erabiltzen ditudan arren, nire lanerako tresna nagusiena Analisi Bioenergetikoa da. Psikoterapia korporal honetan ez da bakarrik hitza erabiltzen, pazientearengan hobekuntzak lortzeko gorputzarekin ere egin daitekeen lana gehitzen da: zure gorputza zein tresna boteretsua izan daitekeen arrituko zaitu.

Orain dela urte asko psikoterapia honetan lasaiago bizitzeko, eta osasun emozionala eta fisikoa berreskuratzeko bidea aurkitu nuen. Horrela, nire pazienteekin psikoterapia honen aberastasuna partekatzeko terapia diziplina honetan formakuntza izatea erabaki nuen. Egun, IIBAk (International Institute of Bioenergetic Analysis) zertifikatutako Analisi Bioenergetiko-ko terapeuta naiz. Aldi berean, bai IIBA-ko, bai EHABE-ko (Euskal Herriko Analisi Bioenergetiko Elkartea) kidea naiz.

Nire lan praktikari dagokionez, orain dela 18 urte gizarte eremuan hasi nintzen lanean, nagusiki zailtasunak zituzten haur, nerabe eta beraien familiekin, eta egoera traumatikoak bizitutako biktimekin (agresioak, tratu txarrak, istripuak…). Honekin batera Gizarte Zerbitzuetako eta Hezkuntzako profesionalentzako formakuntzak egin izan ditut, hauek pertsonekin era egokian lan egin ahal izateko.

Terapeuta bezala lan egiten dudalako zorionekoa sentitzen naiz, hasten den prozesu terapeutiko bakoitza niretzat emozioz betetako abentura berri bat da; mugimenduan dagoen prozesu liluragarri batean zehar pertsona laguntzeko bidea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies