Zer da Analisi Bioenergetikoa

Analisi bioenergetikoa Alexander Lowenek 1956.urtean sortutako psikoterapia da. Bere lanarekin aurretik Wilhelm Reich garatutako lanarekin jarraitu zuen. Gaur egun analisi bioenergetikoak EAP-ek (European Association for Psychotherapy) onartutako baliotasun zientifikoa dauka. Antsietatea, estresa, egoera traumatikoak (istripuak, erasoak…), depresioa… tratatzeko terapia eraginkorra da.

Gorputz terapia mota bat da. Terapia saioetan hitz egingo dugu, baina gorputzarekin lan egiteko teknikak ere erabiliko ditugu aldaketa positiboak lortzeko: arnasketa teknikak, tentsio muskular kronikoen erlaxazioa, emozioen adierazpena… ez da bakarrik gure garuna gure historiaren oroimena gordetzen duena, gure gorputzak ere gure buruaren informazio ugari gordetzen du. Gorputza zure prozesuan aliatua eginez psikoterapiaren onurak asko handitzen direla ikusiko duzu.

Terapeutarekin harremana terapiaren alderdi garrantzitsua bilakatzen da, laguntza eta konfidantzazko harremana eraikiko dute terapeutak eta pazienteak; munduan egoteko era berriak esploratzeko segurtasun oinarria. Era honetan, analisi bioenergetikoak bere praktikan gorputz psikoterapia bezala esperientzia luzeko ibilbidea dauka, era berean, neurozientzien azkeneko aurkikuntzak eta atxikimendu teoria barne hartzen dituelarik.

Pazientearen iraganeko historiarekin eta gaur eguneko arazoekin lan egingo dugu. Pertsonaren osasuna berreskuratzea bilatuko dugu; osasuna ez da bakarrik sintomen ausentzia, bizitasunaren areagotzea, zoriontasuna, espontaneotasuna eta bestearekin kontaktuan egoteko gaitasuna ere bada.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies